Mapa web
Youtube
UNED

Liburutegia

Ikastetxean Liburutegi handi bat eta Ikasketa Gela bat daude. 19.915 kontsulta liburu daude, UNEDen ematen diren karrera ezberdinentzat. Bestalde, 96 ikasketa leku eroso daude bertan lan egin nahi dutenentzat.

Biltegi bibliografiko honen erabilpena errazteko Ikasle eta Irakasleentzat mailegu zerbitzu bat dago. Horri esker, 15 eguneko epea izango dute ikasleek liburuak erabiltzeko.

Liburuak aurkitzeko orduan, idazkaritzara jo eta bertan dauden fitxategiak eta liburu bakoitzaren kodea begiratzea besterik ez dugu izango. Horiek Titulu eta Egile bidez daude ordenatuta.

Behin liburuaren kodearekin eskaera idazkaritzan egiten da. Liburua bera eramateko “ikaslearen agiria” utzi beharko da,hori matrikulatzerakoan ematen da.

Mailegua 15 egunez luzatuko da, gehienez.

Liburutegiko mailegu ordutegia idazkaritzako bera izango da.

IRAKASTEGUNAK:

- Astelehenetik ostegunera 09:30tik 13:30ra eta 16:30 20:00etara.

- Ostiralean9:30tik 13:30ra

ESKOLARIK GABEKO EGUNAK:

- Astelehenetik ostegunera 09:30tik 13:30ra eta 16:30tik 18:30ra. Ostiralean 09:30ti 13:30ra.

UDAKO ORDUTEGIA (ekainaren 13etik irailaren 30era)

- Astelehenetik ostiralera 09:30tik 13:30ra.

Ikastetxeko BIDEOTEKAK guztira 1.140 karrerei buruzko bideo, cd eta dvd ditu. Irakasle eta Ikasleek tutoretzen ordutegian ikus dezakete ikastetxean.

Pedro de Asúa,2 01008 Vitoria - Gasteiz - Álava. Tel. 945 244 200 secretaria.alumnos@gasteiz.uned.es